Antzandobi kaskagorri
Burua gorrixka, bizkarra eta hegoak beltzak eta sabelaldea zuria duen antzandobia. Tamainaz txikiena da. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Kankanotea edo antzandobi kaskagorria (Lanius senator) laniidae familiako hegazti paseriformea da, hegoaldeko Europan, Ekialde Ertainean eta ipar-mendebaldeko Afrikan bizi dena[1].
Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Antzandobi kaskagorri | |
---|---|
Iraute egoera | |
Ia galzorian (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Passeriformes |
Familia | Laniidae |
Generoa | Lanius |
Espeziea | Lanius senator Linnaeus, 1758
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Masa | 3,4 g (pisua jaiotzean) |
Kumaldiaren tamaina | 5,5 |
Eguneko zikloa | eguneko |
Errute denbora | 15 egun |
Itxi
Itxura bereziko txoria da antzandobi kaskagorria, izenak berak dioen bezala, burualde eta garondo gorria baititu. Ezaugarri honek identifikazioa oso erraza bihurtzen du. Espezie migratzailea da eta Euskal Herrian hegoaldean soilik egiten du habia. Euskal Herrian aurki daitekeen hiru antzandobi espezietako bat da. Bere generokidea den antzandobi handia baino apur bat txikiagoa da eta banaketa askoz ere mugatuagoa du, Mediterraneo inguruan besterik ez baita aurkitzen.