Antzandobi handi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Antzandobi handia edo antzandobi handi iberiarra (Lanius meridionalis) laniidae familiako hegazti paseriformea da, Eurasian eta iparraldeko Asian bizi dena[1]. Euskal Herrian bizi diren hiru antzandobi espezietako bat da eta urte osoan bertan bizi den bakarra, beste bi espezieak migrariak baitira. Gure lurraldeko Mediterraneoko isurialdean aurkituko dugu, batez ere.
Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Antzandobi handi | |
---|---|
Iraute egoera | |
Kaltebera (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Passeriformes |
Familia | Laniidae |
Generoa | Lanius |
Espeziea | Lanius meridionalis Temminck, 1820
|
Banaketa mapa | |
Kumaldiaren tamaina | 5,5 |
Errute denbora | 16 egun |
Itxi
Ondoko koloreak ditu gorputz ataletan: buztana luzea eta beltza, hegalak beltzak, eta zerrenda zuriak ditu han; burua eta bizkarra grisak; sabela eta bularra arrosak, izokin-kolorekoak; eztarria zuria; eta karatula beltza. Halaber, moko beltza du, motza eta sendoa[2].