Akira Kurosawa
Japoniako zinema zuzendaria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Akira Kurosawa (黒澤 明 Kurosawa Akira edo 黒沢 明, Omori, Tokio, 1910eko martxoaren 23a- 1998ko irailaren 6a) film zuzendari, ekoizle eta gidoilari japoniarra izan zen. 57 urtetan zehar 30 film zuzendu zituen. Zinemaren historiako zinemagilerik garrantzitsu eta esanguratsuenen artean dago[1].
Akira Kurosawa | |
---|---|
(1953) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Shinagawa, 1910eko martxoaren 23a |
Herrialdea | Japonia |
Bizilekua | Japonia |
Lehen hizkuntza | japoniera |
Heriotza | Setagaya, 1998ko irailaren 6a (88 urte) |
Hobiratze lekua | An'yō-in (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: watershed stroke (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Yōko Yaguchi (en) (1945 - 1985eko otsailaren 1a) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | japoniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, zinema ekoizlea, gidoilaria, film-muntatzailea, idazlea, errealizadorea, producer (en) eta margolaria |
Altuera | 182 zentimetro |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Izengoitia(k) | AK |
| |
1938an hasi zen Kajiro Yamamotoren zuzendaritza-laguntzaile lanetan. Bere lehen filmek kutsu nazionalista argia dute, Bigarren Mundu Gerran hasi baitzen zuzendari lanean. Gerraren ostean, Yoidore Tenshi arrakastatsua zuzendu zuen, Toshiro Mifune aktore ezezagunarekin paper nagusian. Film honekin Japoniako zuzendari gazteen artean ospea lortu zuen. Mifunek eta Kurosawak hamabost filmetan lan egin zuten elkarrekin.
Nazioarteko arrakasta Rashomon (1950) filmari esker lortu zuen[2][3]. Arrakastak bere lanetan askatasun gehiago eman zion. Lehenengo arrakasta honi beste askok jarraitu zioten, baina Akahige eta Dodeskaden filmeen porrot komertzialen ondoren bere buruaz beste egiten saiatu zen. George Lucas eta Francis Ford Coppolaren diru laguntzaz egin zituen bere pelikula epiko handiak Kagemusha eta Ran.