George Lucas
From Wikipedia, the free encyclopedia
George Walton Lucas, Jr. (Modesto, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1944ko maiatzaren 14a) zinema zuzendaria, ekoizlea eta gidoigilea da, Star Wars eta Indiana Jones sagengatik ezaguna. Zuzendari independentea, ekonomikoki oso ekoizle arrakastatsua izan da. George Lucas historiako zinemagile arrakastatsuenetako bat da eta Akademiako lau sarietarako izendatua izan da.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
George Lucas | |
---|---|
(2009) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | George Walton Lucas Jr. |
Jaiotza | Modesto (Kalifornia), 1944ko maiatzaren 14a (80 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Marin konderria |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Marcia Lucas (1969ko otsailaren 22a - 1983) Mellody Hobson (2013ko ekainaren 22a - |
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Modesto Junior College (en) Thomas Downey High School (en) USC School of Cinematic Arts (en) Downey High School (en) Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea (1967 - 1967) Arte Ederren gradu : zinemagintza |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Lester Novros (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema ekoizlea, film-zuzendaria, arte bildumagilea, film-muntatzailea, argazki-zuzendaria, gidoilaria, aktorea, idazlea, zientzia-fikzio idazlea, zinema aktorea, executive producer (en) , enpresaburua, errealizadorea eta producer (en) |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Writers Guild of America, West (en) |
Genero artistikoa | fantasia filma |
|
Itxi
1973 eta 1974 urteetan Star Wars izeneko fantasia espazialaren gidoia idatzi zuen. Gidoi hau idazteko Flash Gordon komikian eta Simioen Planeta filmean oinarritu zen.
Hollywood Berria mugimenduko pertsonaia garrantzitsutzat hartzen da eta bere filmak AEBetako diru bilketarik handienak dituzten filmen artean daude, honetan sarreren prezioaren inflazioak eragina izan zuen.