Álvaro Bermejo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Álvaro Bermejo Marcos (Donostia, Gipuzkoa, 1959ko abuztuaren 1a) gaztelaniazko idazle eta kazetaria da. Historian lizentziaduna da. Hainbat literatura-sari irabazi ditu; besteak beste Eusko Jaurlaritzaren Pio Baroja Eleberri Saria, Salamanca Hiria Saria eta Ateneo de Sevilla Saria. Plagioa eginez edo arauak hautsiz irabazi ditu beste lau sari (Donostiako Hiria ipuin saria, Kontakizunen III. Max Aub Saria, Tierra de Monegros lehiaketa eta Avilako Kazetarien Elkartearen Nazioarteko XX. Narratiba Saria).
Álvaro Bermejo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1959ko abuztuaren 1a (64 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | antropologoa, idazlea eta kazetaria |
Eleberri historikoa landu du batez ere: La Madonna de la Tempestad (1988), El descenso de Orfeo (1989), La torre de Casandra (1991; Manuel Mújica Laínezen La viajera lanaren plagioa),[1][2] Benarés (1995), El reino del año mil (1998), La piedra imán (2001), El evangelio del Tíbet (2008), Contracorriente (2009) eta El Laberinto de la Atlántida (2010) ditu lanik aipagarrienak.