Zirin
txorien gorotz edo kaka / From Wikipedia, the free encyclopedia
Zirina hegaztiek botatzen duten gorotz edo kaka forma berezia da. Hegaztiek ez dituzte bi zulo ugaztunen eran gernua batetik eta gorotza bestetik kanporatzeko, eta kloaka izeneko zulotik askatzen dute barruan nahasten den gaia. Dena delakoa azido urikoaren bidez osatzen den gorotz arin bat da, zirina hain zuzen.[2]
Hegazti espezie batzuen txitoek, habian direnean, ez dute zirina bere egoera likidoan askatzen, baizik eta zirin-zaku batean, zeina txori gurasoek errazago ken dezaketen habiatik.[3]