Zerrenda:Giza hezurduraren hezurrak
Wikimediako zerrenda artikulua / From Wikipedia, the free encyclopedia
Giza hezurdura helduak gutxienez 206 hezur ditu, baina badaude, hezur suturalak kontuan harturik, 210 ere dituenak.[1] Bularreko haurrek eta ume txikiek gainera 3 edo 4 orno sakro dituzte (gero errain-hezurra sortuko dutenak), 3tik 5era kokzixtar orno (gero kokzixa sortuko dutenak) eta ilion, iskion eta pubis-hezur (gero hezur koxala izango zena). Hezur gehienak bikoitiak dira, bakoitza gorputzaren alde batean dagoelarik. Hala ere, badaude bakoitiak direnak: ornoak, bularrezurra, kopeta-hezurra, okzipitala, baraila, esfenoidea, etmoidea, bomerra eta hioidea.
Parentesi artean eta letra lodiz giza hezurduraren zati bakoitzak duen hezur kopurua agertuko da.