Zerrenda:Eusko Jaurlaritzako Lehendakariordeak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea Eusko Jaurlaritza osatzen duten agintarietako bat da, lehendakariarekin eta sailburuekin batera. Eusko Jaurlaritzaren hierarkian bigarrena da, lehendakariaren ondoren. Gernikako Estatutuaren hogeita hamargarren artikuluaren arabera, lehendakariordea ez da Eusko Jaurlaritzak eduki behar dituen derrigorrezko kideetako bat, lehendakariaren borondatepean dago halako kargua duen pertsona bat edo hainbat izendatzea, izan ere, estatutuaren arabera, Eusko Jaurlaritzak lehendakariorde bat baino gehiago eduki ditzake. Gainera, lehendakariordea, postu hori izateaz gain, sail bateko burua ere izan daiteke.
Lehendakariordearen eskumenak agintaldi batetik bestera aldatu egin dira, lehendakariak baitu bere eginbeharrak eta eskumenak zehazteko ahalmena. Egun Eusko Jaurlaritzan bi lehendakariorde daude XII. legegintzaldiaren gobernuaren kide direnak: Josu Erkoreka eta Idoia Mendia.