Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea
Eusko Jaurlaritzako kidea, lehendakariaren ondorengoa hierarkian / From Wikipedia, the free encyclopedia
Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea edo lehenengo lehendakariordea[oh 1][1] Eusko Jaurlaritza osatzen duten agintarietako bat da, lehendakariarekin eta sailburuekin batera.[2] Eusko Jaurlaritzaren hierarkian bigarrena da, lehendakariaren ondoren. Gernikako Estatutuaren hogeita hamargarren artikuluaren arabera, lehendakariordea ez da Eusko Jaurlaritzak eduki behar dituen derrigorrezko kideetako bat, lehendakariaren borondatepean dago halako kargua duen pertsona bat edo hainbat izendatzea, izan ere, estatutuaren arabera, Eusko Jaurlaritzak lehendakariorde bat baino gehiago eduki ditzake.[2] Gainera, lehendakariordea, postu hori izateaz gain, sail bateko burua ere izan daiteke.[2][3]
Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea | |
---|---|
EUSKO JAURLARITZA | |
Sorrera | 1936ko urriaren 13a |
Erakundea | Eusko Jaurlaritza |
Lehendakariordea | Josu Erkoreka |
Azkena | Idoia Zenarrutzabeitia |
Eskumenak | Legegintzaldi batetik bestera aldakorrak |
Lehendakariordearen eskumenak agintaldi batetik bestera aldatu egin dira, lehendakariak baitu bere eginbeharrak eta eskumenak zehazteko ahalmena. Egun Eusko Jaurlaritzak ez du lehendakariorderik eta historikoki postu horren mende egon diren eskumenak Lehendakaritzaren mende daude.[4] Azken lehendakariordea Idoia Zenarrutzabeitia jeltzalea izan zen, 2009ra arte egon zen postuan, Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren agintaldian.[5]