Zenbakien teoria
Zenbakiak, oro har, eta batez ere zenbaki osoak eta haien arteko erlazioak aztertzen dituen matematikaren atala. Garai batean, 'aritmetika' eta 'goi-aritmetika' erabili zen matematika puruaren atal hau izendatzeko. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Zenbaki-teoria (edo zenbakien teoria, edo goi mailako aritmetika) matematika puruaren adar bat da, zenbaki osoak eta zenbaki osoetako funtzioetan sakontzen gehienbat. Carl Friedrich Gauss matematikari alemaniarrak honela zioen: “Matematika zientzien erregea da, eta zenbaki-teoria matematikaren erregea da”.[1] Zenbaki-teorian lan egiten duten zientzialariek zenbaki lehenak, zenbaki osoetatik eratorritako beste elementu matematiko batzuk (zenbaki arrazionalak, esaterako) eta zenbaki osoen orokorpenak aztertzen dituzte.