Zapatari arrunt
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zapatari arrunta (Gerris lacustris)[1] Gerridae familiako intsektu hemiptero heteropteroa da. 1-2 zentimetro inguru luze da, zango eta antena mehe luzeak ditu eta margoz arre iluna da. Erreketan eta ur geldietan ibiltzen da batez ere. Ia Europa guztian zabaldua dago. Intsektu txikiak jaten ditu.[2]
Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Eguneko zikloa ...
Zapatari arrunt | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Hemiptera |
Familia | Gerridae |
Leinua | Gerrini |
Generoa | Gerris |
Espeziea | Gerris lacustris Linnaeus, 1758
|
Eguneko zikloa | eguneko |
Itxi
Zapatariek ur gainean ibiltzeko trebezia dute, erraz ibiltzen dira putzuen ur-azalean. Eta adituak beti txunditu izan ditu gaitasun horrek. Orain arte uste zuten oinen azpiko argizari-metaketei esker geratzen zirela uraren gainean, baina, dirudienez, jasotzea aize-poltsa batzuek eragiten dute, oinetako ileen eta ildasken artean geratzen diren aire-poltsek, hain zuzen.[3]