Yersinia pestis
From Wikipedia, the free encyclopedia
Yersinia pestis Yersinia generoko bakterioa da. Gram negatibo, anaerobio fakultatiboa eta lehen mailako patogenoa da.
Yersinia pestis | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Pseudomonadati |
Filuma | Pseudomonadota |
Klasea | Gammaproteobacteria |
Ordena | Enterobacterales |
Familia | Enterobacteriaceae |
Generoa | Yersinia |
Espeziea | Yersinia pestis Lehmann & Neumann, 1896
|
Azpiespezieak | |
| |
Datu orokorrak | |
Aurkitzailea | Alexandre Yersin |
Gaixotasuna | izurri bubonikoa eta Justinianoren Izurria |
Gram tindaketa | bakterio gram-negatibo |
Gizakian bere infekzioa hiru modutan agertzen da: izurri pneumoniko, izurri buboniko edo izurri septizemiko. Hirurek historiako epidemia nagusi batzuen erantzuleak izan ziren, tartean 542ko Justinianoren Izurria edo 1347 eta 1353 artean Europako biztanleriaren heren bat hil zuen Izurri Beltza[1][2]. Izurri guzti hauek Txinako karraskariek hedadu zuten[3]. Azken urte hauetan, estatubatuar CDC agentziak bioterrorismoaren Y. pestisen erabilera ikertu du.
Yersinia generoaren izena Alexandre Yersin frantziar-suitzar bakteriologoaren omenez jarri zuten, bakterioa estreinakoz isolatu zuena 1894an. Hori zela eta, mikroorganismo honek hasieran pasteurella pestis izena izan arren, 1967tik aurrera yersinia pestis da.