Willendorfeko venusa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Willendorfeko venusa (alemanez: Venus von Willendorf) emakumezko estatua antropomorfo txiki bat da. Willendorfetik gertu dagoen paleolitoko aztarnategi batean topatu zuen, Danubioko ibaiertzean, Josef Szombathy izeneko arkeologo austriar batek 1908an.[1]
Datu azkarrak Willendorfeko venusa, Jatorria ...
Willendorfeko venusa | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | ezezaguna |
Mugimendua | paleolitoko pinturak |
Aurkikuntza lekua | Willendorf II (en) |
Aurkikuntza data | 1908ko abuztuaren 7a |
Honen izena darama | Willendorf (en) |
Aurkitzailea edo asmatzailea | Josef Szombathy (en) |
Kultura | Gravettiarra |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | oolitic limestone (en) |
Dimentsioak | 11,1 () cm |
Genero artistikoa | Paleolitoko Venusa |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Austria |
Bilduma | Natural History Museum, Vienna (en) |
Koordenatuak | 47°47′00″N 16°03′00″E |
Itxi
Paleolitoko Venusetatik ezagunena da. Aurpegi zehaztugabea eta amatasunarekin lotuta dauden gorputzeko atalen handizkatze nabari bat (sabel handia, bular ikaragarriak eta hanka lodiak) dituzten emakume-irudiak dira. Erabat biluzik dagoen emakume lodi horren irudia Neolitoko eskultura egiptoar, greko eta Babiloniakoetan ere ohikoa zen.