Vis a vis
Antena 3 telebista-kateak emititu zuen telesaila / From Wikipedia, the free encyclopedia
Vis a vis genero dramatiko eta suspensoko telesail espainiarra da, Globomedia ekoiztetxeak Antena 3 telebista-katearentzat eta, ondoren, FOX España-rentzat ekoitzia. Espetxe batean girotutako fikzio hau 2015eko apirilak 20an estreinatu zen.[1][2][3] Beranduago bigarren denboraldi bat izango zuela iragarri zen,[4] 2016ko martxoaren 31tik aurrera emititzen hasi zena.[5] Bigarren denboraldiaren emanaldiaren ondoren, Antena 3 kateak telesaila hirugarren denboraldi baterako ez berritzea erabaki zuen.[6]
Vis a vis | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Daniel Écija (en) eta Álex Pina |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Sasoi kopurua | 4 |
Atalak | 40 |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | black comedy television program (en) , polizia-telesaila, thriller television series (en) eta LGBTI+ related TV series (en) |
Hizkuntza | gaztelania |
Iraupena | 70 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jesús Colmenar (en) Sandra Gallego (en) Marc Vigil (en) Ramón Salazar (en) Carles Torrens (en) Jesús Rodrigo David Molina Encinas (en) Álex Rodrigo (en) [[Kategoria:Jesús Colmenar (en) zuzendutako telesailak]] [[Kategoria:Sandra Gallego (en) zuzendutako telesailak]] [[Kategoria:Marc Vigil (en) zuzendutako telesailak]] [[Kategoria:Ramón Salazar (en) zuzendutako telesailak]] [[Kategoria:Carles Torrens (en) zuzendutako telesailak]] [[Kategoria:David Molina Encinas (en) zuzendutako telesailak]] [[Kategoria:Álex Rodrigo (en) zuzendutako telesailak]] |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Globomedia Fox Networks Group (en) |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | Antena 3 Star Channel (en) |
Hasiera-data | 2015eko apirilaren 20a |
Amaiera-data | 2019ko otsailaren 4a |
Historia | |
Jasotako sariak | |
antena3.com… | |
|
Urtebeteren buruan, ofizialki iragarri zen FOX Networks Group España, Atresmedia eta Globomedia akordio batera iritsi zirela Vis a vis telesailaren hirugarren denboraldia ekoizteko, 2018ko apirilaren 23an FOX España katean estreinatu zena.[7] Hirugarrena oraindik estreinatu gabe, fikzioak azken denboraldi bat izango zuela baieztatu zen.[8] Azken denboraldi hau 2018ko abenduaren 3tik aurrera hasi ziren igortzen.[9] Frankizia betiko agurtzeko, 8 kapituluz osatutako sekuela bat emititu zen 2020ko apirilaren 20tik hasita: Vis a vis: El oasis.[10][11]