Vesak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Vesak Budismoaren ospakizunik nabarmenena da. Egun horretan budistek Siddhartha Gautama gogoratzen dute; horretarako tenpluetara joaten dira eta eskaintzak egiten dizkiote. Vesak egutegi hinduaren lehen hilabetean du jatorria. Buda jaio zen, argiztapena lortu zuen, eta 80 urte zituela hil zen, Vesak egunetan.
Vesak | |
---|---|
Mota | jaiegun |
Commemorates (en) | Buddha's birthday (en) |
Presentzia budista handia duten Asiako herrialde guztietan oporretako festa izan ohi da, eta, oro har, mundu budista osoan ospatzen da. World Fellowship of Buddhists-eko (WFB) konferentzia batean hartu zen Buda gogoratzeko mundu mailako Vesak ospatzeko erabakia. Egutegi budista ilargikoa denez, maiatzeko ilunabarrean egitea erabaki zen. Gainera, Nazio Batuen Erakundeak, 1999az geroztik, aintzatesten du nazioartean jardunaldi hori bere egoitzan eta gainerako bulegoetan. Batzar Nagusiaren 54/115 Ebazpenak ezarri zuen bezala egiten da jardunaldi hori.[1]