Uruk
From Wikipedia, the free encyclopedia
Uruk[1] (kuneiformez: 𒌷𒀔,URU UNUG; sumerieraz: Unug; akadieraz: Uruk; arameraz: Erech; hebreeraz: Erech; antzinako grezieraz: Ὀρχόη, Orchoē edo Ὠρύγεια, Ōrugeia; arabieraz: وركاء, Warkā') antzinako Mesopotamiako hiri bat izan zen, Sumer lurraldekoa; gerora Babiloniakoa izan zen, eta gaur egun Irakeko lurrak dira. Eufrates ibaiko ekialdeko ertzean zegoen, eta Nil kanalak zeharkatzen zuen; zingira ugariko lurraldean zegoen, Bagdadetik 225 km hego-ekialderantz. Uruk, Eufrates ibaiarekin lotzen zuen hiru ibai-kanalez osatutako sare bat zuen.
Urukek Sumer lurraldeak K.a. IV. milurtekoaren erdialdean jasandako urbanizazio prozesu goiztiarrean rol garrantzitsua izan zuen.