Urriellu
From Wikipedia, the free encyclopedia
Urriellu edo Naranjo de Bulnes[1] (asturierazko izena: Picu Urriellu) Europako Mendietako erdialdeko mendigunean kokaturiko mendia da. Cabraleseko udalerrian eta Europako Mendiak parke naturalean dago; 2.518 metroko altuera du, eta mendilerroko mendirik altuena ez izan arren, Espainiako mendirik ezagutuenetarikoa eta Espainiako alpinismoaren ikur nagusienetakoa da, batez ere bere mendebalde paretaren 500 metro baino gehiagoko goibehearengatik.
Datu azkarrak Urriellu / Naranjo de Bulnes, Datu orokorrak ...
Urriellu / Naranjo de Bulnes | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 2.518 m |
Prominentzia | 500 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°12′00″N 4°49′00″W |
Mendikatea | Europako mendiak |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Asturiasko Printzerria |
Probintzia | Asturiasko probintzia |
Asturiasko kontzeju | Cabrales |
Babestutako-eremua | Europako Mendietako Parke Nazionala |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | 1904ko abuztuaren 5ean Pedro Pidal eta Gregorio Pérez "El Cainejo" gidariak eginikoa. |
Ohiko bidea | Hegoaldeko aurpegia: Los Martinezeko igoera zuzena. |
Geologia | |
Material nagusia | kareharri |
Itxi