Urraka Alfontso Leongoa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Urraka Alfontso Leongoa (c. 1197 — 1244/1258) Bizkaiko jaurerriko andre ezkontidea izan zen.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Urraka Alfontso Leongoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | c. 1197 |
Herrialdea | Leongo Erresuma |
Heriotza | 1244/1258 ( urte) |
Familia | |
Aita | Alfontso IX.a Leongoa |
Ama | Inés Íñiguez de Mendoza |
Ezkontidea(k) | Lope Diaz II.a Harokoa |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Leinua | Ivreako etxea |
Jarduerak |
Itxi
Urraka Alfontso IX.a Leongoaren ezkontzaz kanpoko alaba zen: ama Laudioko jaunaren alaba Ines Enekoitz Mendotzakoa zuen.[1] Haren jaiotza data ezezaguna da baina 1197 inguruan omen zen. Lope II.a Diaz Harokoarekin ezkondu zen 1215 eta 128 artean.
Hurrengo seme-alabak izan zituzten:
- Diego III.a Lopez, aitaren oinordekoa.
- Teresa Lopez Harokoa, Nuño Santxez eta Rodrigo Gonzalez Gironekin ezkondu zena.
- Mentzia Lopez Harokoa (? - 1270), lehendabizikoz Alvaro Perez Castrokoarekin eta, bigarrenez, Antso II.a Portugalgoarekin ezkondu zena.
- Alvaro Lopez Harokoa
- Berengaria Lopez Harokoa, Rodrigo Gonzalez Gironekin ezkondu zena.[2]
- Antso Lopez Harokoa, Aiara leinuaren arbasoa.[3]
- Lope Lopez Harokoa «Gaztea», La Guardiako jauna.
- Alfontso Lopez Harokoa, Camerosko jauna[4]
- Manrique Lopez Harokoa