Uribarri Ganboako urtegia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Uribarri Ganboako urtegia Arabako erdialdeko urtegi bat da, Arratzua-Ubarrundia eta Barrundia udalerrietan kokatua. Arabako biztanleak ez ezik, Bizkaikoak ere hornitzen ditu urez. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko urtegirik handiena dugu: 220 hektometro kubikoko edukiera dauka. Zadorra ibaiak hornitzen du nagusiki. 1947an hasi ziren eraikitzen, 1956ko abenduan bukatu, eta 1958an goraino bete zen lehen aldiz.
Datu azkarrak Mota, Geografia ...
Uribarri Ganboa | |
---|---|
Mota | urtegi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°56′N 2°37′W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Hidrografia | |
Arro hidrografikoa | Ebroren arro hidrografikoa |
Itxi
Urrunagako urtegitik hurbil dago. Areago, 3,5 km-ko luzerako hodi batek bi urtegiak lotzen ditu[1]. Bi urtegiek Zadorrako urtegiak izeneko multzoa osatzen dute.
Halaber, aisialdi gune zabala ere bada.