Uigur Khaganerria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Uigur Khaganerriak edo Uigur Inperioak bere burua Toquz-Oghuzeko herrialde bezala definitzen zuen[1][2][3] (antzin turkieraz: 𐱃𐰆𐰴𐰕:𐰆𐰍𐰕:𐰉𐰆𐰑𐰣, Toquz Oγuz budun, txinera tradizionalez: 回鹘; txinera sinplifikatuz: 回鶻; pinyinez: Huíhú). VIII. eta IX. mendeen artean, Asiako estepa zabaletan egondako turkiar jatorriko inperio bat izan zen. Uigur etniako noblezia buru zuen bederatzi leinuren arteko konfederazioa izan zen, txinatarrek Jiu Xing (bederatzi klan) deitzen zutena, Toquz Oghuz edo Toquz Tughluq izenaren kalkoa[4].
Uigur Khaganerria 𐱃𐰆𐰴𐰕:𐰆𐰍𐰕:𐰉𐰆𐰑𐰣 Toquz Oγuz budun | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
744 – 847 | |||||||||||||
Hautazko monarkia | |||||||||||||
Inperioaren hedapena | |||||||||||||
Geografia | |||||||||||||
Hiriburua | Ordu-Baliq | ||||||||||||
Azalera | 3.100.000 km² | ||||||||||||
Kultura | |||||||||||||
Hizkuntza(k) | antzinako uigurrera | ||||||||||||
Erlijioa | Manikeismoa, tengrismoa eta budismoa | ||||||||||||
Historia | |||||||||||||
|
Tang dinastiari (Txina) barne borrokak baretzen lagundu izanagatik esker mozkin ederrak hartuz, inperio indartsu eta beldurgarria bihurtu zen. Ordu-Baliq hiriburua eraiki zuten, eta Zetaren Bideko hiri garrantzitsua izan zen. Khaganerriak mende bat iraun zuen, eta, desegin zenean, uigurrek hego-mendebaldera ihes egin behar izan zuten.