Ugatz (hegaztia)
Sai arrearen antzeko tamainakoa, baina lirainagoa den eta erronbo-formako isatsa duen hegazti falkoniformea. Haratustelez eta animalia biziez elikatzen da. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Ugatza (Gypaetus barbatus) aegypiinae subfamiliako hegazti harraparia da, Gypaetus generoko bakarra. Hegoaldeko Europako, Afrikako, Indiako eta Tibeteko mendi altuenetan bizi da. Arrautza bi erruten dituzte negu erdian. Beste saiak bezala, sarraskijalea da, gehienetan haratustelak baino ez jaten dituena.
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Ugatz (argipena)»
Ugatz (hegaztia) | |
---|---|
Iraute egoera | |
Ia galzorian (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Accipitriformes |
Familia | Accipitridae |
Generoa | Gypaetus (en) |
Espeziea | Gypaetus barbatus |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Elikadura iturri nagusia | hezur-muina |
Masa | 224 g (pisua jaiotzean) arra: 4,913 kg (helduen pisua) emea: 6,175 kg (helduen pisua) |
Zabalera | 2,621 m |
Kumaldiaren tamaina | 1 |
Errute denbora | 54 egun |
Itxura eder bezain misteriotsukoa, ugatza elezahar ugariren protagonista izan da. Garai batean arrunta izan bazen ere, gaur egun hegazti harrapari urrienetariko bat da Europan; Alpeetan birsartuak izan dira. Gizakiak eragindako biodibertsitatearen atzerakadaren islatzat har daiteke[1]. Euskal Herrian, Iparraldearen eta Nafarroa Garaiaren ekialdean baino ez da umatzen, baina haren hegaldi luzeetan beste eskualde batzuetan ere ikus daiteke, Gipuzkoako Aralarren, esate baterako.