Ugarritza
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ugarritza[1] (edo «Ugarritze») Errenteria inguru bat da, Oiartzun ibaiaren ertzean kokatua, eta Olibet[2] eta Etxeberrieta[3] (maiz Casas Nuevas) auzoak barne hartzen dituena. Azken izen horiek erabiliagoak dira, Ugarritza izena XX. mende hasieratik galduz joan da eta.
Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Ugarritza | |
---|---|
Euskal Herria | |
Olibet auzoaren ikuspegia | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Errenteria |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°18′51″N 1°53′54″W |
Demografia |
Itxi
Auzoaren izena antzinako ontziola batzuei dagokie, Errenteriako harresietatik kanpo geratzen zirenak.
Zentzu zabalean Ugarritza, auzoa baino, Errenteriako ibaiertzeko ingurune oso bat da. Lezoko udalerria eta Oiartzun ibaiaren artean kokatzen da. Bertan, Renfeko tren-geltokia (Lezo-Errenteria izenekoa) eta Papresa paper-lantegia daude.