Udarik gabeko urtea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Udarik gabeko urtea 1816. urtean Europa eta Ameriketako Estatu Batuetako udako klima arraroa definitzeko erabiltzen den esaera da. Klimaren aldaketa azkar hori, urtebete lehenago Indonesiako Tambora sumendiaren erupzioak atmosferara jaurtitako errautsak eragin zuen, eguzkiaren indarra gutxitu eta planetako tenperatura jaitsiaraztean.
Datu azkarrak Mota, Data ...
Udarik gabeko urtea | |
---|---|
Mota | volcanic winter (en) urte |
Data | 1816 |
Kokaleku | Iparraldeko Europa Ipar-ekialdeko Estatu Batuak |
Kausa | 1815eko Tamboraren erupzioa |
Itxi
1816ko maiatzeko bat-bateko izotzaldiak, uztak deuseztatu zituen[1], eta janari gabezia Europa eta Ameriketako Estatu Batuetan hedatu zen. Janari gabezi hark, gosea eragin zuen, eta gosearen ondorioz ehundaka pertsona hil ziren.