Txikipedia:Uhartedi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Uhartedi (edo artxipelagoa) elkarren ondoan dauden uharteen multzoa da; gehienetan, jatorri geologiko bera izaten dute.
Normalean itsaso zabalean kokatuta egoten dira. Uhartedi asko sumendien eraginez sortutakoak dira, baina beste zenbait prozesuk ere badute eraginik, higadurak eta sedimentazioak, adibidez.
Uhartediak ugariak dira munduan, baina gehienak Asiako hego-ekialdean eta Estatu Batuetako ipar-ekialdeko kostaldearen eta Groenlandiaren artean daude.
Euskal Herritik hurbilen dauden uhartedi ezagunenak britainiar uharteak, Kanariar uharteak eta Balear uharteak dira.