Txikipedia:Higadura
From Wikipedia, the free encyclopedia
Higadura lurraren gainazalean dauden materialak (lurra, lokatza, harriak, etab.) pixkanaka desegiten edo desintegratzen dituen prozesu naturala da. Prozesu hori euri eragiten dutenak honako hauek dira, batez ere:
- Eguraldia (euria bere forma guztietan, haizea, hotza, beroa).
- Ur edo airean disolbatutako osagai kimikoak.
- Ibaiak, lurpeko ura eta itsasoa.
- Organismo bizidunak.
Higaduraren ondorioz, askatzen diren materialak ez dira toki berean gelditzen, urak, haizeak edo beste eragileek lekuz aldatu edo garraiatu egiten dituzte. Horixe da higaduraren ondoren datorren fasea: garraioa. Azkenik, bai aldapa gutxitzen delako, bai eragileen abiadura gutxitzen delako, material horiek leku egonkorrago batera iristen direnean, bertan pilatzen dira. Prozesu horri sedimentazioa deitzen zaio.
Fase eta prozesu guzti hauen ondorioz, lurraren erliebea etengabe aldatzen da.