Txikipedia:Kaskabeltz
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kaskabeltza (Parus sp.), txori txikia da Passeriformes ordenakoa. Txori mota hau ikustea nahiko arrunta da, gizakiarengandik hurbil ibiltzen baita. Europa eta Asian zehar hedaturik daude espezie ezberdinak, baina Euskal Herrian 3 dira arruntenak :
- Kaskabeltz handia (Parus major)
- Kaskabeltz txikia (Parus palustris)
- Pinu kaskabeltza (Parus ater)
Kaskabeltz handiari erreparatuz, kasu beltz, bular horia eta masail horia duen txori txikitxoa da. Kaskabeltz gazteak, ordea, masail zuriak baino, horixkak dituzte. Arrak emeengandik errez bereizten dira, haien gorputza eztarritik isatsaren oinarriraino zeharkatzen duen lerro beltz nabarmena baitute.