Kaskabeltz handi
Paridoen familiako txori europarra. Bi orban zuri dituen burua, gainalde arre-berdexka eta azpialde horixka du. Handiena da / From Wikipedia, the free encyclopedia
Kaskabeltz handia (Parus major) paridae familiako hegazti paseriformea da, Europa osoko basoetan bizi dena[1].
Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Kaskabeltz handi | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Passeriformes |
Familia | Paridae |
Generoa | Parus |
Espeziea | Parus major Linnaeus, 1758
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Masa | 1,68 g (pisua jaiotzean) 18,5 g (helduen pisua) |
Zabalera | 0,23 m |
Kumaldiaren tamaina | 7,7 |
Eguneko zikloa | eguneko |
Errute denbora | 13 egun |
Genomaren kokapena | ensembl.org… |
Arrautza | |
Itxi
Kasko beltzean masaila zuriak ditu. Bularra hori horia da, baina erdialdean lerro beltza du burutik beheratz doana. Bizkarra berdexka du eta ipurtaldea zuria. Emea eta arra berdinak dira, arrak erdiko lerro beltza lodiagoa badu ere. 14 zentimetrotako luzera du.
Arrunta da gure baso eta arboladietan, baita gizakiarengandik gertu ere, hiri, berdegune, parke eta abarretan. Urte guztian bizi da Euskal Herrian; ez da migratzailea. Habiagile arrunta da.[2]
Intsektuak eta haziak jaten ditu, baina beste txori batzuen kumeak ere erasotu ditzake.