Txikipedia:Eva Ekeblad
From Wikipedia, the free encyclopedia
Eva Ekeblad Stockholmen (Suedia) jaio zen 1724ko uztailaren 10ean. Suediar nekazaria, zientzialaria, literatur aretoen anfitrioia eta Suediako Erresumako kondesa izan zen. Ospetsua zen pobreekiko zuen karitateagatik. Pobreziaz arduratzen zen eta gosea murrizten lagundu zuen.Suediako Zientzien Errege Akademiako lehen emakumezko kidea izan zen 1748an. 1751aren ondoren, Akademiak ohorezko kide izendatu zuen. Baina ez kide oso, izan ere, estatutuak gizonezkoei bakarrik mugatzen zien kidetza [1]