Txikipedia:Aireportu
From Wikipedia, the free encyclopedia
Aireportua batez ere hegazkinek aireratu edo abiatzeko eta lurreratzeko erabiltzen duten tokia da; hegazkinez gain, beste aireontzi batzuek ere erabiltzen dituzte, helikopteroek, adibidez. Bidaia bat hegazkinez egiten dugunean, aireportura joaten gara hegazkina hartzera, eta hegaldiaren ondoren, hegazkina beste aireportu batera iristen da. Gainera, hegazkinek aireportuetan hartzen dute hegan egiteko behar duten erregaia, eta hantxe egiten zaie ondo funtzionatzeko behar duten mantenimendua. Bestalde, hegazkin guztiek ez dituzte bidaiariak garraiatzen: batzuek era guztietako zamak besterik ez dituzte eramaten; merkataritzarako gune garrantzitsu bat izaten dira horregatik.
Aireportua bi zatitan dago bereizia:
- Hegazkinentzako gunea: pista (aireratzerako eta lurreratzerako), errodajerako pista, hangarrak (hegazkinak gordetzeko estalpeak) eta hegazkinen aparkalekuak.
- Bidaiarientzako eraikina: bidaiarien terminala, merkataritza eremua, aduanak, zerbitzuak, automobilen aparkalekuak etab.