Erregai
From Wikipedia, the free encyclopedia
Erregaia oxidazio bortitz baten ondorioz beroa oso motelki askatzen duen edozein material edo elementu da, eta energia askatzeko ahalmena duena. Askatutako energia horrek lan mekanikoak (fisikoak, alegia) burutzeko aukera ematen diote gizakiari. Errekuntza gertatu ahal izateko, erregaia oxigenoarekin harremanetan egon behar da, nahiz eta energiaren askapena lortzeko modu ezberdinak dauden. Nagusiak erreakzio exotermikoak eta fusio nuklearrak dira. Orokorki begiratuta, erregaia bi ataletan banatzen da:
- Erregai solidoak: Atal honetan ikatza, zura eta turba bezalakoak sartzen dira. Naturan aurkitutako elementuak dira eta ondorioz eraldaketa kimikorik jasan ez dutenak. Erregai edo elementu hauek naturarekin bat sortutakoak izateak ondorio bat dakar: bere erabilpena historian zehar [1]. Erregai solidoak historiaurreko garaitik erabili izan dira, historian zehar gaur egun arte iraunduz.
- Erregai fluidoak: Naturan erregai fluidoak erregai solidoak baino ez ohikoagoak direnez [2], gizakiak elementu hauek areagotu ditu, era industrializatu baten bidez. Bi eratako erregai fluidoak daude: likidoak (gasolioa, kerosenoa, gasolina...) eta gaseosoak (gas naturala, petrolio gas likidotuak...).
Izaki bizidunek haien gorputzetan erregaiak dituzte, karbohidrato, lipido eta proteina deituak. Energia askatzen duten elementu hauen bidez, lan mekanikoak burutzeko ahalmena ematen zaie izaki bizidunei. Hala ere, elementu hauek, erregai guztiak bezala, ez dute energia mota bakarra askatzen. Hondakin bezala beste energia batzuk askatzen dira errekuntza bakoitzarekin, kasu honetan, energia termikoa.
Hala ere, badira konbustioa sortzen ez duten |substantziak, hala ere erregai deitzen direnak. Horien artean daude fisio nuklearraren prozesuan energia nuklearra sortzen duten erregaiak, hidrogenoarekin batera.