Txikipedia:Ada (programazio-lengoaia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ada helburu orokorreko programazio-lengoaia bat da, Pascal eta beste programazio-lengoaia batzuen hedapen moduan sortu zena. Zehaztasun metodologiko handiko lengoaia da; helburua erroreak ekiditea izanik, zorroztasun handia eskatzen du, eta ona da errorea gertatzeak ondorio latzak ekar ditzakeen denbora errealeko sistemak egiteko, trenen eta hegazkinen trafikoa kontrolatzeko, adibidez. Lengoaiari Ada izena jarri zioten Ada Lovelace (1815–1852) emakumea omentzeko. Izan ere, historiako lehen programatzailea izan zela esan ohi da.