Txano Gorritxo
Europako herri ipuin bat / From Wikipedia, the free encyclopedia
Txano Gorritxo (frantsesez: Le Petit Chaperon rouge; alemanez: Rotkäppchen; ingelesez: Little Red Riding Hood; gaztelaniaz: Caperucita Roja) ahozko tradizioan sortutako maitagarrien ipuin bat da, 1697.urtean Charles Perrault idazle frantsesak idatzi zuen, geroago eta behar bada egun, ospetsuena den bertsioa, XIX. mendean, Grimm anaiek bildu eta zabaldu zuten, 1812. urtean, hain zuzen ere.[1] Baina, argitalpen hauen aurretik, Mendebaldeko Europako hainbat herritan ahots-tradizioko ipuina izan zen, Erdi Aroan[2]. Txano Gorritxo izena, protagonistak beti txano gorri bat jantzita eramatetik dator. Ipuinean, bi toki ezberdin bereiz daitezke, segurtasuna eskaintzen duena eta basoak transmititzen duen arriskua.
- Artikulu hau ipuinari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Txanogorritxu (onddoa)».