Turkiako Kurdistan
From Wikipedia, the free encyclopedia
Turkiako Kurdistan edo Iparraldeko Kurdistan (kurdueraz: Bakurê Kurdistanê), Turkiaren menpeko Kurdistanen zatia da, Ekialdeko Anatolia eta Hego-ekialdeko Anatolia eskualdeetan dagoena. Kurduek osatzen dute talde etniko nagusia.
Turkiako Kurdistan | |
---|---|
Mota | lurralde |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°54′39″N 40°14′12″E |
Honen parte da | Kurdistan |
Parisko Institutu Kurduaren arabera, 20 milioi kurdu bizi dira Turkian, gehienak Kurdistanen.[1]
Kurdistanek Siria iparraldea (Rojava edo mendebaldeko Kurdistan), Irak iparraldea (Hegoaldeko Kurdistan) eta Iran ipar-mendebaldea (Ekialdeko Kurdistan) ere hartzen ditu.[2]
Turkiaren menpeko Kurdistan terminoa askotan nazionalismo kurduaren testuinguruan lotzen eta erabiltzen da, turkiar nazionalismoaren aldekoen artean eztabaida sortzen duena. Bere hedadura geografikoari buruzko anbiguotasuna dago, eta terminoak esanahi ezberdina du testuinguruaren arabera. Artikulu zientifikoek eta komunikabideek maiz erabiltzen dute terminoa.[3][4]