Terry Pratchett
From Wikipedia, the free encyclopedia
Sir Terence David John "Terry" Pratchett (Beaconsfield, Buckinghamshire, 1948ko apirilaren 28a - Broad Chalke, Wiltshire, 2015eko martxoaren 12a) fantasia eta zientzia fikziozko idazle ingelesa izan zen. Haren lanik ezagunenak Discworld sailekoak dira[1].
Terry Pratchett | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Terence David John Pratchett |
Jaiotza | Beaconsfield (en) , 1948ko apirilaren 28a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Broad Chalke (en) , 2015eko martxoaren 12a (66 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: posterior cortical atrophy (en) Alzheimerra |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Lyn Purves (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | John Hampden Grammar School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea, kazetaria, gidoilaria, zientzia-fikzio idazlea, haur literatura idazlea eta autorea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | P. G. Wodehouse, Gilbert Keith Chesterton, Lloyd Alexander, Jack Vance eta Tom Sharpe |
Genero artistikoa | fantasia fantasy comedy (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
terrypratchettbooks.com | |
|
Berak Idatzitako 90 liburuak 37 hizkuntzetara itzuli dira, guztira 70 milioi liburu saldu direlarik[2].
1998. urtean Britainiar Inperioaren Ordenaren Ofizial izendatu zuten literaturari egindako ekarpenengatik, hurrengo urtean Warwickeko Unibertsitatean Literaturan Doctor Honoris Causa eta 2001 urtean izendapen berdina Portsmoutheko unibertsitatean. 2009. urtean Britaniar Inperioaren Ordenaren Zaldun bihurtu zuten.[3][4]
2007. urtean Terry Pratchettek Alzheimer goiztiar mota bat jasaten zuela iragarri zuen.[5] Aurrerago Alzheimer's Research Trust erakundeari funtsezko diru emaria egin zion eta BBCko programa batean Alzheimerrekin izan zituen bizipenak kontatu zituen. 2015eko martxoaren 12an zendu zen, 66 urte zituela[6]. Bere Twitter kontu ofizialean honako hau zabaldu zen:
« | - AZKENEAN ERE, SIR PRATCHETT, ELKARREKIN IBILI BEHAR DUGU Terry Heriotzaren besotik heldu zen eta basamortu beltzera zeramaten ateak zeharkatu zituen, amaierarik gabeko gauean. The end.[7] [8] |
» |