Tasmaniako itsasoa
itsaso / From Wikipedia, the free encyclopedia
Tasmaniako itsasoa[1] Ozeano Barearen hego-mendebaldean dago, mendebaldean dituen Australia eta Tasmania uharteen eta ekialdean duen Zeelanda Berriko Ipar eta Hego uharteen artean.
Tasmaniako itsasoa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | itsaso |
Zabalera | 2.200 km |
Azalera | 2.300.000 km² |
Sakonera | 5.994 m |
Eponimoa | Abel Tasman |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°S 161°E |
Honen parte da | Ozeano Barea |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Itsaso honek bere izena Tasmania uharteagandik jasotzen du, Zeelanda Berria bezala XVII. mendean Abel Tasman esploratzaile herbeheretarrak aurkitu zuena. Beranduago, James Cook britainiar esploratzaileak zabalki esploratu zuen Tasmaniako itsasoa 1770eko hamarkadan zehar, aurkikuntzazko bere lehen bidaiaren zati bezala. Alejandro Malaspinaren espedizioak ere itsaso hau zeharkatu zuen 1793an, Doubtful Founden (Zeelanda Berriko Hego Uhartean) eta Sydneyn (Australia) lehorreratuz.
Nazioarteko Hidrografia Erakundearen arabera, konbentzionali, Tasmaniako itsasoa eta Koral itsasoaren arteko muga Australiako Queensland eta Hegoaldeko Gales Berria estatuen arteko mugaren jarraipenean kokatzen da.
Zenbait uharte talde dago Tasmaniako itsasoan, Australia eta Zeelanda Berriko kostaldeetatik urrun.
- Lord Howe uhartea eta bere ingurukoak.
- Ball Piramidea
- Norfolk uhartea, Tasmaniako itsasoaren ipar muturrean, Koral itsasoarekin mugan.