1914ko Tannenbergeko gudua edo baita ere Tannenbergeko bigarren gudua deitua Errusiar (1. eta 2. Armada) eta Alemaniar (8. Armada) Inperioak elkarren aurka borrokatu ziren Lehenengo Mundu Gerraren hasieran, Allenstein herritik hurbil, Ekialdeko Prusian. Guda honek Gerra Handiaren gudarik erabakigarrienetako bat izan zen eta 1914ko Abuztuaren 26tik 30era iraun zuen.
- Artikulu hau Bigarren gudari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Grunwaldeko Gudua».
Datu azkarrak Data, Lekua ...
Itxi
Guda honen ondorioz Errusiarren 2. armada ia osoa desagertu zen, eta guda hau amaitu eta egun gutxietara gertatu ziren bataila txikien ondorioz 1.Armadaren gizon gehienak hil ziren. Errusiar Inperioaren egoera militarra ez zen hobetuko 1915ko Udaberrira arte.
Guda hau ezaguna da Alemaniarren armadaren garraioaren abiadurarengatik trenbideen bidez, honi esker armada bakar batek Errusiarren bi armadei aurre egin ahal izan zuen fronte bakar batean. Beste aldetik, Errusiarren kode sistema oso ahula zen eta Alemaniarrek erraz lortzen zituzten, haien mugimenduak antzematen.
Nahiz eta borroka Allenstein herriko kanpoaldean gertatu eta Tannenberg 30 kilometrotara egon mendebalderantz, Alemaniar Inperioaren agintariak gudari "Tannenbergeko gudua" esan zioten publizitate helburuetarako, izen bereko 1410ean gertatutako porrotaren oroimena desagerrarazteko. Guda hartan Ordena Teutonikoa Polonia-Lituaniaren aurka galdu zuen.[1]