Substantzia per eta polifluoroalkilatuak
multzo kimikoak / From Wikipedia, the free encyclopedia
Perfluoroalokatutako substantziak (PFAS) kimikoki sintetizatutako karbono perfluoratuen kateak dira, anfifilikoak, kate alkilikoa hidrofoboa baita, amaierako multzo hidrofiliko batekin batera. Propietate horrek ematen die egonkortasun kimiko eta termiko handia, eta gainazaleko jarduera handia. Suntsiezinak dira. Horien artean, gehien ekoiztu eta aztertutakoak azido perfluorooktanoikoa (PFOA, ingelesezko sigletan) eta perfluorooktanoaren sulfonatoa (PFOS, ingelesezko sigletan) dira.
PFASek edo betiereko kimikoek 5.000 konposatu organiko inguruko familia bat osatzen dute; partzialki edo erabat fluoratuta dauden karbono atomoen kate bat izaten dute eta proietate handiak: iruapen luzekoak eta ingurumenean degradatu ezinezkoak dira, olioarekiko eta urarekiko erresistenteak eta estaldura oso sendoak. Konposatu horiek aurrerapen handiak ekarri izan dituzten industrian. Zoritxarrez oso toxikoak dira. [1]