Striptease
From Wikipedia, the free encyclopedia
Stripteasea dantza erotiko eta exotikoa da, non dantzaria era seduktore eta sexualki iradokitzailean guztiz edo partzialki biluzten joaten den[1]. Stripteasea egiten duen dantzariari stripper deitzen zaio. Oro har, kabaretetan eta gaueko klubetan dantzatzen da. Normalean arropa modu motel batean kentzen joaten dira dantzariak, ikuslearen grina ahalik eta gehiago mantendu eta konplizitate handiago bat lortzeko ikuslearekin. Era berean, ikuskizuna ahalik eta gehien luzatu ohi dute, eta hau dela eta, normalean biluzik dantzaren azken momentuan bakarrik geratzen dira. Modu honetara sentsualitatea amaiera arte mantentzea lortzen dute.
Ikuskizun honen elementurik garrantzitsuenak dantzarien fisikoa eta dantza egiteko duten gaitasuna izan ohi da, baina musika eta argi jokoen bidez lagundurik egoten dira beti dantza hauek. Elementu hauek ezinbestekoak dira espektakulu hau egiterako unean, dantzak erakargarriagoak bilakatzen baitira.
Stripteasea hainbat kulturatako parte izan da eta izaten jarraitzen du, antzinako Babilonia eta Egiptotik gaur egun arte.