Stegosaurus
Stegosaurus generoko dinosauroen izen arrunta. Bizkarrean plaka dermiko handiz osatutako gangar-moduko egitura eta isatsean bi edo lau ezten-pare zituzten. Belarjaleak ziren eta Jurasikoan bizi izan ziren / From Wikipedia, the free encyclopedia
Stegosaurus edo estegosauroa ("narrasti teilatuduna", grezieraz) Ornithischia dinosauroen barneko genero bat izan zen. Jurasikoan bizi zen (156 eta 144 milioi urte inguru), gaur egungo Ipar Amerikan eta Europan. 2006an Portugalen ale bat aurkitu zen[1].
Datu azkarrak Stegosaurus, Sailkapen zientifikoa ...
Stegosaurus | |
---|---|
Jurasiko Berantiar, 155 Ma-150 Ma | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Reptilia |
Ordena | Ornithischia |
Familia | Stegosauridae (en) |
Generoa | Stegosaurus Marsh, 1877
|
Azpibanaketa | |
| |
Datu orokorrak | |
Luzera | 9 m |
Altuera | 3 m |
Masa | 7 t |
Itxi
Lau hankako belarjalea zen. Bizkarra oso okertua zuen eta bertan kokaturik zituen plaka handien bi lerroengatik errazen identifikatzen den dinosauriotako bat da. Aurreko hankak oso motzak ziren eta horri esker burua lurretik gertu eramaten zuen. Isatsa zurruna zen, arantza luzeak zituena, eta airean eramaten zuen.