Somportetik Jakara (Donejakue bidea)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Konpostelako Erromesaren Bulegoaren estatistiken arabera, 2019an Bulegoan erromesaldiaren egiaztagiria aurkeztu eta “La Compostela” diploma jasotzera 347.578 erromes agertu ziren, % 51 emakumeak eta % 49 gizonak. Horietatik, 189.937 pertsona iritsi ziren Frantses Bidetik, hau da, % 54,6a. Somporten 1.939 erromes hasi ziren, guztizkoaren % 0,4 hain zuzen.[1]