Social distortion
From Wikipedia, the free encyclopedia
Social Distortion 1978. urtean Fullerton-en (California) [1] sortu zen punk-rock talde bat da. Gaur egun Mike Ness (ahotsa, gitarra), Jonny Wickersham (gitarra erritmikoa, koroak), Brent Harding (baxua, koroak) eta David Hidalgo Jr.-ek (bateria) osatzen dute taldea. Taldea geldi egon zen 80ko hamarkadaren erdialdeko tarte batean Mike Ness-en drogazaletasuna eta legearekin zituen arazoengatik. Arazo hauek direla medio urte pare bat pasa zituen erreabilitazio zentruetan. Taldearen sorreratik, musikari asko pasa dira, Mike Ness izanik beti egon izan den kide bakarra. 36 urteren ostean, egun kontzertuak jotzen eta diskak grabatzen jarraitzen dute. Orain arte, Social Distortion-ek estudioko zazpi diska, bi errekopilatorio, zuzeneko bat eta bi DVD kaleratu ditu. Haien lehenengo diskak Mommy's Little Monster (1983) and Prison Bound (1988) izan ziren. Bi hauen ondoren, 1989an, Epic Records-ekin hurrengo hiru diskoetarako kontratua sinatu zuten. Baina ez zuten arrakasta nabaria izan hirugarren diska atera arte, Social Distortion izenarekin kaleratu zena 1990ean. Bertan, taldearen abesti ezagunenetarikoak aurki ditzakegu; hala nola, Story of my life, Ball and Chain edota Johnny Cash-en Ring of fire abestiaren bertsioa. Diska honek urrezko RIAA-k ematen dituen urrezko[2] ziurtagiria lortu zuen. Haien ondorengo diskak zaleek oso ondo jaso zituzten, batez ere 1992an kaleratu zuten Somewhere between heaven and hell bilduma, urrezko ziurtagiria ere lortu zuena. Punk-rockaren talde arrakastatsuenetarikoa dela esaten da, eman dituzten kontzertu kopurua ikusita eta baita haien diska-salmenta kopurua ikusita: hiru milioi diska[3] baino gehiago salduta mundu osoan. Orain diska berri baten prestaketan dabiltza, zortzigarrena litzatekeena, 2014. urtean kaleratzeko asmoarekin. [4]
Social Distortion | |
---|---|
Ezkerretik eskumara: Harding, Hidalgo, Ness, eta Wickersham 2011n | |
Datuak | |
Ezizenak | Social D, Sx Dx |
Jatorria | Fullerton, California, Ameriketako Estatu Batuak |
Musika mota | Punkrock Rock & Roll Cow punk |
Urteak | 1978 – gaur egun |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | 13th Floor Posh Boy Restless Epic Time Bomb Epitaph |
Taldekideak | |
Mike Ness Jonny "2 Bags" Wickersham Brent Harding David Hidalgo, Jr. | |
Informazio gehigarria | |
www.socialdistortion.com |