Siziliar bezperak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Siziliar bezperak (italieraz: Vespri siciliani; sizilieraz: Vespiri siciliani) izenez 1282ko martxoaren 30ean Sizilian jazo zen frantziarren hilketa edo sarraskiari deitu ohi zaio; horren ondorioz, Karlos I.a Anjoukoak Sizilian zuen nagusitasunari amaiera eman zitzaion eta uhartea Aragoiko Koroaren eraginpean jarri zen.