Francesco Hayez
From Wikipedia, the free encyclopedia
Francesco Hayez (Venezia, 1791ko otsailaren 10a - Milan, 1882ko otsailaren 11) italiar margolaria izan zen. XIX. mendeko Milango erromantizismoaren artista nagusietakotzat jotzen da. Margolan historikoengatik, alegoria politikoengatik eta erretratuengatik nabarmendu zen.
Francesco Hayez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Venezia, 1791ko otsailaren 11 |
Herrialdea | Austriar Inperioa Italiako Erresuma (1861eko martxoaren 17a - 1882ko otsailaren 12a) |
Heriotza | Milan, 1882ko otsailaren 12a (91 urte) |
Hobiratze lekua | Milango monumentuzko hilerria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Accademia di Belle Arti di Venezia (en) Accademia di San Luca Accademia del Regno italico (en) |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Francesco Maggiotto (en) Teodoro Matteini (en) |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta argazkilaria |
Enplegatzailea(k) | Brera Academy (en) |
Lan nabarmenak | |
Mugimendua | Trobadore estiloa Orientalismoa erromantizismoa |
Genero artistikoa | margolaritza historikoa erretratua |
Haurtzaroan marraztu nahi izan zuen, eta Veneziako arte-zaharberritzaile batekin ikasi zuen. Gero Francesco Maggiotto eta Teodoro Matteini margolarien ikaslea izan zen. Erromatik igaro ondoren, 1814an Joachim Muratek Ulisesi buruzko obra bat enkargatu zion. 1850ean Brerako Akademiako zuzendari izendatu zuten.
Oso margolari emankorra izan zen. Eszena historikoak, biblikoak eta literatura klasikokoak margotu zituen, askotan estilo neoklasikoan. Nobleziako kideen erretratuak ere margotu zituen, baina baita lankide artistenak eta musikarienak ere. Bere lanik ezagunena "Musua" margolana da.