Kartagotarrek Sirakusari jarritako setioa (K.a. 311-309) Himera ibaian izandako guduaren ostean gertatu zen, urte berean. Gudu horretan, Hamilkarrek, Giskonen semeak eta kartagotarren buruzagiak, Agatokles Sirakusakoa irabazi zuen. Greziarra Sirakusara erretiratu zen, irlako greziar hirien kontrola galduz. Arazoaren jatorria hasi zen greziar hiriek kartagotar eremuak inbaditzean.
Hamilkarrek Sirakusa setiatu eta portua itxi zuenean, Agatoklesek aurre egin beharrean, erabaki zuen Libia[1] erasotzea, kartagotarren aberria. Sirakusatik irtetzeko afrikarren blokeoa ekidin eta gero, nolabaiteko arrakasta izan zuen Libian. Hamilkarrek armada zati bat Kartago laguntzera bidali zuen, Sirakusako harresien kontrako lehenengo erasoen (K.a. 310) porrotaren ondoren.
K.a. 309an, Hamikarrek, gaueko iluntasunez baliatuz, berriro erasotzeari ekin zion, baina oldarra desordenatua izan zenez, sirakusarrek kontraeraso bat egin zuten kartagotarrak sorpresaz hartuz. Nahiz eta kartagotar armada handiagoa izan, sirakusarrak gauaz eta eremua ezaguteaz baliatuz, kartagotarrak ihesan jarri zituzten. Hamilkar atxilotu eta hil zuten. Itsas blokeoari dagokionez, Agatokles gai zen hau apurtzeko aldi baterako Sirakusara itzuli zenean.
Datu azkarrak Data, Lekua ...
Sirakusako setioa |
---|
II. Siziliar gerrak |
Sirakusan |
Greziar-puniko maskaren nahasketa.
|
Data | K.a. 311-309 |
---|
Lekua | Sirakusa, Sizilian |
---|
Koordenatuak | 37°04′09″N 15°17′15″E |
---|
Emaitza | Sirakusaren garaipena |
---|
|
|
|
|
Hamilkar |
Agatokles Antander Erimnon Etoliakoa
|
---|
|
|
120.000 oinezko 5.000 zaldun Gaurko estimazioa 30.000-36.000 oinezko 4.000-4.500 zaldun.
|
kontraerasoa: 3.000 oinezko; 400 zaldun. Hiriko beste indar batzuk ezezagunak zaizkigu
|
---|
|
|
16.000 hildako; 6.000 atxilotu
|
Ezezaguna |
---|
|
Itxi