Segisamonculum
From Wikipedia, the free encyclopedia
Segisamonculum Plinio Zaharra eta Pomponio Melak aipatutako autrigoien lurraldeak osatzen zuten hamar civitatesen bat zen. 1859tik aurrera aditu guztiek bat egin dute: hiria egungo Cerezo de Río Tirónetik gertu zegoen.
Datu azkarrak Datuak, Eskualdea ...
Segisamonculum | |
---|---|
Datuak | |
Eskualdea | Hispania Tarraconensis |
Koordenatuak | 42°29′35″N 3°07′25″W |
Historia | |
Kultura | Autrigoiar, erromatar |
Metropolia(k) | Antzinako Erroma |
Itxi
Herrixka egungo Valdemoros izeneko eremuan zegoen[1] eta beroiekin zuten mugatik gertu zegoen. Izan ere, beroien hiria zen Libia 12 kilometrotara baino ez zegoen.
Valdemorosen zeltiberiar zeramika eta terra sigillata eta iberiar eta erromatar txanponak topatu dituzte.
K.a. I. mendean erromatarrek eskualdera ailegatu zirenean Cesarea izeneko hiria eratu zuten, Augustoren omenez. Antzinako Erromako garaietan hiria Ab Asturica Burdigalam (Astorga-Bordele) galtzadan zegoen, Antoninoren Ibilbidean agertzen zen zubiak zituena.[2]