Saudiak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Saudiak edo saudtarrak[1] (arabieraz: آل سعود, Āl Saʿūd) Saudi Arabiako famili erreala da. Muhammad bin Saudren ondorengoak, urtean zehar liskarrak izan dituzte Otomandar Inperioa, Mekako xerifea eta rashidiar leinuarekin.
- Ez nahasi saadiakekin.
Saudtarren helburu historikoa Arabiako penintsula wahhabismoaren barnean batzea da. Izan ere, lotura historikoa dute sunnismoaren adar honekin: sortzailearen semeak Muhammad ibn Abd al-Wahhaben alaba 1744an ezkondu zuen.[2]
Zaila da saudtarren familiaren kideen kopurua zehaztea, badaude 25.000 direla esaten dutenak, baina gehienek 7.000 direla diote. Horietatik 200 inguru Abdulaziz ibn Saud erregearen ondorengoak dira.