Samuel Beckett
From Wikipedia, the free encyclopedia
Samuel Barclay Beckett (Dublin, 1906ko apirilaren 13a – Paris, 1989ko abenduaren 22a) irlandar idazle, kritikari eta olerkaria izan zen. XX. mendeko esperimentalismo literarioaren ordezkari garrantzitsuenetakoen artean dago, batez ere modernismo anglosaxoiaren barnean. Absurduaren antzerkiko oinarrizko idazlea izan zen. Ingelesez eta frantsesez idatzi zuen, eta James Joyce idazlearen laguntzaile eta ondorengoa izan zen. Haren lanik ezagunena Godoten esperoan izan zen. 1969ko Literaturako Nobel Saria irabazi zuen, «bere idazkerarengatik, nobela eta dramaren moduak berrituz, gizon modernoaren txirotasun modernoa oinarritzat hartuz handitasuna lortzen duelako».
Samuel Beckett | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Samuel Barclay Beckett |
Jaiotza | Foxrock eta Dublin, 1906ko apirilaren 13a |
Herrialdea | Irlandako Errepublika Frantzia |
Bizilekua | Dublingo konderria |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Parisko 14. barrutia eta Paris, 1989ko abenduaren 22a (83 urte) |
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Suzanne Dechevaux-Dumesnil (en) |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Trinity College (1923 - 1927) gradu : frantses, italiera, Ingelesezko literatura |
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa |
Irakaslea(k) | James Joyce |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, hizkuntzalaria, film-zuzendaria, gidoilaria, cricket jokalaria, poeta, eleberrigilea, antzerkigilea, itzultzailea, irakaslea, intelektuala, Frantziako Erresistentziako kidea eta bideoartista |
Lantokia(k) | Paris |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Mugimendua | Nouveau romana |
Izengoitia(k) | Andrew Belis |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
| |
Becketten lana funtsez iluna da eta, zenbait interpretazioren arabera, gizakion baldintzarekiko sakonki pesimista (nihilista ere bai). Horrekin batera, denbora igaro ahala, haren liburuak gero eta kriptiko eta laburragoak izan ziren. Halere, Becketten ezezkortasun edo pesimismoa bere umore-zentzuaren bidez epelduz doa, beltz eta zekenera.