Samson
Bibliako pertsonaia bat, antzinako Israeleko epailetzat ageri dena / From Wikipedia, the free encyclopedia
Samson[1] (hebreeraz: שִׁמְשׁוֹן, Shimshon, "eguzkiaren gizona"; arabieraz: شمشون, Shamshūn/Šamšūn; antzinako grezieraz: Σαμψών) Israelgo epaileetariko bat izan zen, K. a. XII. mendekoa. Epaileen liburuan azaltzen dira filistarren aurkako haren balentriak. Adats luzeak zituen eta, tradizioaren arabera, adats luze horiei esker zen hain indartsu. Israelen erresistentzia irudikatzen zuen Samsonek eta juduen itxaropena bihurtu zen.
Samson | |
---|---|
Argitalpena | |
Ageri den obrak | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Jaiotza | Zorah (en) , K.a. 1118 |
Heriotza | Gaza, K.a. 1078 |
Sexua | gizonezkoa |
Egoitza | Kanaan |
Jarduera | gudaria Nazirite (en) |
Egoera medikoa | itsutasun eta kastrazio |
Familia | |
Aita | Manoah |
Ama | wife of Manoah |
Bikotekidea(k) | Dalila |
Maitale batek ordea, Dalilak, Samsonen indarra adats luzeetan zetzala jakin zuenean ilea moztu zion eta filistearren esku utzi zuen. Filistearrek begiak hustu zizkioten eta putzu-gurpil bati birak ematera kondenatu zuten. Denboraren poderioz ilea hazi zitzaion eta Dagonen tenplura jai batean erakusgai eraman zuten batean, zutabe batera hurbildu eta erauzi egin zuen. Filistear ugarirekin batera geratu zen lurperatuta.