Sai arre
260 cm inguruko hego-zabalera eta lumaje arrea duen saia. Europako hegoaldean eta Afrikan bizi da. Europako arruntena da / From Wikipedia, the free encyclopedia
Sai arrea (Gyps fulvus) Accipitridae familiako hegazti harraparia da[1], iparraldeko Afrikan, hegoaldeko Europan eta Asiako mendietan bizi dena.
Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Sai arre | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Accipitriformes |
Familia | Accipitridae |
Generoa | Gyps |
Espeziea | Gyps fulvus Hablizl, 1783
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Masa | 252 g (pisua jaiotzean) 8,328 kg (helduen pisua) |
Zabalera | 2,591 m |
Kumaldiaren tamaina | 1 |
Eguneko zikloa | eguneko |
Errute denbora | 54 egun |
Arrautza | |
Itxi
Beste putreak bezala sarraskijalea da. 93–110 zentimetroko luzera, 230–269 zentimetroko hego-luzera eta 6-13 kiloko pisua ditu.
Euskal Herrian bizi den hegazti handi bezain ikusgarria. Handia izanagatik ere dotorezia handiz egiten du hegan, hegakadarik ia egin gabe, eta luzaroan egon daiteke bazka bila. Sarraskijale izaerak ordea etsai asko ere sortu dizkio.