Sabako erregina
From Wikipedia, the free encyclopedia
Sabako erregina[1], (hebreeraz: מַלְכַּת־שְׁבָא, malkat-šəḇā; arabieraz: ملكة سبأ, Malikat sabaʾ; asiriera klasikoz: ܡܠܟܬ ܫܒܐ; etiopieraz: ንግሥተ፡ሳባእ፡) gaur egun arkeologo eta adituek Yemen, Eritrea eta Etiopia inguruan kokaturiko Sabako Erresumako agintaria izan zen k. a. X. mende inguruan ziurrenik. Makeda, Belkees eta Nikaule izenak ere egozten zaizkio.
Datu azkarrak Ezaugarriak, Sexua ...
Sabako erregina | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Bizitokia | Sabako Erresuma |
Baliokideak | Bilqis (en) eta Queen of the South (en) |
Ogibidea | erlijio burua eta monarka |
Familia | |
Bikotekidea(k) | Salomon |
Seme-alabak | Menelik I (en) |
Itxi
Pertsonaia hau mitikoa ala erreala den ez dago argi, bere existentziaren lekuko nagusiak Bibliako Erregeen liburuan, Itun Berrian eta Kroniketan datza, hala nola Koranean baita Etiopiako historian. Biblian bere izena aipatzen ez den arren, Etiopiako kondairetan Makeda izena egozten zaio eta islamiar kontakizunetan Belkees. Beste iturri zenbaitek Nikaule izenaz aipatzen dute.[2]